jueves, 31 de enero de 2008

ARBEL DIGITALAREN ONURA DIDAKTIKOAK

Baliabide hau klaseak emateko eran iraultza bat dela esan daiteke. Izan ere, tresna honen bultzatzaile askoren esanetan arbel digital interaktiboak irakasle eta ikasleen arteko elkarreragina eskaintzen eta ahalbidetzen du, eta ondorioz, ikasleak ikusle pasibo izatetik klaseko garapenenaren eragile aktiboak izatera igaro daitezke.
Ikasleak eroso sentitzen dira teknologia berrietako baliabideen artean. Honela, arbel digitalaren bidez transmititzen diren informazio edo gaiak beraien aurre-ezagutzetara gehiago hurbiltzen dira, eta ikaskuntza esanguratsuagoa lortu dezakete.
Azalpenak era grafiko eta bisualago batez ematen direnez, errazago jarraitu daitezke, eta ondorioz, edukiak hobeto ulertu. Beraz, ikasleek motibazio eta interes gehiago azaltzen dute, eta orohar arreta gehiago mantentzen dute.
Baliabide honi esker ikasleak munduko beste edozein ikaslerekin, aditurekin, ikastetxerekin...harremanetan jar daitezke. Honetaz gain, bi ikastetxe desberdinek aldi berean egin dezakete lan, batean idazten dena bestean ikusiz, eta batak besteak egindakoa edo idatzitakoa zuzendu dezakeelarik. Beraz, ezaugarri garrantzitsuena baliabide honek parte hartzea, kooperazioa.. lantzeko eskaintzen duen aukera litzateke.
Sistemak klasean azalpenaren gainazalean emandako azalpenak bideoz grabatzeko aukera ematen du, eta horiek ikasgaiaren web orrialdean txintxilikatu edo korreoz bidali ahal izango dira. Gainera, internetean konektatzeko aukera dagoenez, ikasle guztiek irakasleak aukeratutako orriak bisitatuko dituzte, sareak dituen arriskuak ekidinez.
Orainarteko testu liburuen jarduerak ez daude era honetako baliabideekin erabiltzeko pentsatuak. Ondorioz, saioak, jarduerak eta edukiak pentsatzerakoan aldaketak egin beharko lirateke baliabide honetara egokituz.

No hay comentarios: