jueves, 31 de enero de 2008

ARBEL DIGITALAREN AZALPENA BIDEO BIDEZ

http://web.educastur.princast.es/proyectos/cuate/blog/?p=255

ARBEL DIGITALAREN ONURA DIDAKTIKOAK

Baliabide hau klaseak emateko eran iraultza bat dela esan daiteke. Izan ere, tresna honen bultzatzaile askoren esanetan arbel digital interaktiboak irakasle eta ikasleen arteko elkarreragina eskaintzen eta ahalbidetzen du, eta ondorioz, ikasleak ikusle pasibo izatetik klaseko garapenenaren eragile aktiboak izatera igaro daitezke.
Ikasleak eroso sentitzen dira teknologia berrietako baliabideen artean. Honela, arbel digitalaren bidez transmititzen diren informazio edo gaiak beraien aurre-ezagutzetara gehiago hurbiltzen dira, eta ikaskuntza esanguratsuagoa lortu dezakete.
Azalpenak era grafiko eta bisualago batez ematen direnez, errazago jarraitu daitezke, eta ondorioz, edukiak hobeto ulertu. Beraz, ikasleek motibazio eta interes gehiago azaltzen dute, eta orohar arreta gehiago mantentzen dute.
Baliabide honi esker ikasleak munduko beste edozein ikaslerekin, aditurekin, ikastetxerekin...harremanetan jar daitezke. Honetaz gain, bi ikastetxe desberdinek aldi berean egin dezakete lan, batean idazten dena bestean ikusiz, eta batak besteak egindakoa edo idatzitakoa zuzendu dezakeelarik. Beraz, ezaugarri garrantzitsuena baliabide honek parte hartzea, kooperazioa.. lantzeko eskaintzen duen aukera litzateke.
Sistemak klasean azalpenaren gainazalean emandako azalpenak bideoz grabatzeko aukera ematen du, eta horiek ikasgaiaren web orrialdean txintxilikatu edo korreoz bidali ahal izango dira. Gainera, internetean konektatzeko aukera dagoenez, ikasle guztiek irakasleak aukeratutako orriak bisitatuko dituzte, sareak dituen arriskuak ekidinez.
Orainarteko testu liburuen jarduerak ez daude era honetako baliabideekin erabiltzeko pentsatuak. Ondorioz, saioak, jarduerak eta edukiak pentsatzerakoan aldaketak egin beharko lirateke baliabide honetara egokituz.

ARBEL DIGITAL INTERAKTIBOA IKASGELAN ERABILTZEKO ERAGOZPENAK

1. Denbora: Irakasleak saioaren jarduerak prestatzeko aldez aurretik behar duen denbora handiagoa da ( gardenkiak prestatu, apunteak, material interaktiboa, web interesgarriak...)

2. Argitasun eta itzalak: Ikasgelako argitasunak arbela ikustea eragotzi dezake. Gainera, hizlariak berak sortzen duen itzalarekin irudia..moztu dezake ( aurreko edo modelo frontaletan).

3. Audio eta imprimazioa: Soinua ordenagailuaren bitartez ateratzen denez, gelan isiltasuna egotea ezinbestekoa da ondo entzuteko ( zenbait mailatan lortzen zaila dena). Inpresioa ere kalitate eskaxekoa izaten da arrazoi berarengatik.

ARBEL DIGITALAK IKASGELETAN ERABILTZEAREN ALDE ONAK

1. Arazoak ematen ez dituen teknologia bat da.

Aldi berean idazteko aukera ematen duen arbela denez, betiko irakas metodologia tradizionalak erabiltzeko eta horiek beste batzuekin txandakatzeko aukera ematen du. Gainera, elektrindarrak huts egitekotan irakasleak klasearekin jarraitzeko aukera dauka ( modu tradizionalean: idatziz), eta ondorioz, ez du inolako segurtasun faltik sortzen.

2. Teknologia integratzailea da.

Ikasgelan lehendik erabiltzen ziren dispositiboak eta horien erabilerak batzen ditu: gardenkien proiektorea, bideo erreproduktorea, musika aparatua...

3. Teknologia gardena da.

Erabilterraza denez ia ez du formakuntza teknikoa eskatzen. Nola erabiltzen den ikasteko hogei minutu nahikoak dira:

ARBEL DIGITALAREN ERABILERAK

  • Ordenagailutik, internetetik...datorren informazioa leku estrategiko batean pantailaratzea. Honek irakasle zein ikasleari era guztietako informazioa modu erraz eta kolektibo batean bisualizatzeko aukera ematen dio.
  • Ordenagailuarekin elkarreragitea.
  • Ohiko arbelean bezala idaztea. Irakasle batek ezabatzearen beharrik gabe era mugagabe batean idatz dezake. Izan ere, behatzarekin klikatuz hutsik dagoen beste dokumentu bat sortzen baita. Dena den, hori baino erabilgarri eta interesgarriagoa da aurretik sortutako eta momentuan proiektatzen ari den dokumentu, aurkezpen, irudien....gainean idatzi daitekeela. Gainera, ohar, azalpen...horiek guztiak memorizatu eta gorde daitezke ondoren berriro ere ikusgarri jarrri ahal izateko.

ARBEL DIGITAL INTERAKTIBO MOTAK

1. PDi (formato handiko arbel digital interaktiboa) : Irakasle edo aurkezleak proiekzioaren tokitik edo okiaren gainean oharrak idazten dituenean.http://www.artigraf.com/InterWrite/imagenes/SchoolBoard_100.jpg

2. PDiP ( Arbel digital interaktibo portatil edo mugikorra): gelako edozein tokietatik idatzi daiteke. Proiekzioaren gainazala pantaila arruntz edo horma bera izan daiteke, eta ordenagailua maneiatzeko eta oharrak egiten diren aparailua arkatz elektronokoa daukan tableta grafiko baten antzekoa da.http://www.artigraf.com/InterWrite/imagenes/SchoolPad_100.jpg
3. Tablet Monitor: kasu honetan kanpo aparailu horretatik maneiatzen eta kontrolatzen da ordenagailua, eta horretatik egiten dira ere oharrak eta idatziak ( tableta eta monitore konbinazioa)http://www.artigraf.com/InterWrite/imagenes/ipanel_podium.jpg

ZER DA ARBEL DIGITAL INTERAKTIBOA?


Talde bisualizazioetarako proiekzioak egitea ahalbidetzen duen sistema teknologikoa da. Bere osagaiak ondokoak dira: ordenagailua, bideoproiektorea eta "puntero" kontrolerako baliabide bat. Azken honek eduki digitalak gainazal interaktibo batean txertatzea edo proiektatzea posible egiten du.
Horietaz gain, bere erabilgarritasun eta funtzionalitatea handitzen duten beste elemntu batzuk txertatu dakizkioke, hala nola:

- Inprimagailua.
- Eskanerra
- Soinu anplifikadorea
- Telebista konbentzional edo kalble bidezkora konexioa.

Gainera, irakasleen eskutan " TABLE-PC" -ak jarriz gero, arbel digital interaktiboaren funtzionalitatea nabarmen handitzen da. Izan ere, PC TABLE delako hori arbel digitalarekin ( PD deituko dut hemendik aurrera). Den aden, bi baliabide hauen konbinazio honetaz, ADIM deitua, ez dugu blog honetan hitz egingo.

miércoles, 30 de enero de 2008

Zer da " ARBEL DIGITALA"?



Hasteko, " ARBEL DIGITAL" eta " ARBEL DIGITAL INTERAKTIBO" terminoak bereizten hasiko gara.
  1. ARBEL DIGITALA: Taldean ikusteko formato egokian ahalbidetzen duen sistema teknologikoa, zeina ordenagailu eta bideoproiektore batez osatua dagoen. Proiektatutako irudietan eragin daiteke ordenagailuaren kanpo tresnen bitartez: arratoia, teklatua...